AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aita Menniko langileek astebete daramate greban

%100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkieten arren, beste zentro batzuetako langileen babesa eskuratu zuten Arrasatekoek, eta protestak egin zituzten herriko eguneko zentrotik ospitalera arte.

Greban jarraitzen dute Arrasateko (Gipuzkoa) Aita Menniko ospitaleko langileek, eta gaur zen deialdi horren zazpigarren eguna. Halere, ezarri dizkieten %100eko gutxieneko zerbitzuak direla-eta, zentroko langileek ez dute grebara jotzeko aukerarik izan. ELA sindikatuak salatu duenez, "langileen greba eskubidea guztiz urratu" da.

Izan ere, langile bakar batek egin dezake greba ospitaleko unitate bakoitzean. Errehabilitazio psikosozialerako zentroetan zein eguneko zentroetan, berriz, gutxieneko zerbitzuak %100ekoak dira.

Grebaren baldintzak tarteko, langileek salatu dute gero eta zailagoak direla haien lan-baldintzak eta "geroz eta okerragoa" dela pazienteen "zaintzaren kalitatea". Hori ez ezik, langile falta handia dela salatu dute, eta horrek are gehiago okerragotzen duela ospitaleko zerbitzua.

Greba eginen dute azaroan

Egoerari aurre egiteko mobilizazioak izan ziren atzo, eta Arrasateko eguneko zentrotik ospitalera arte ibili ziren beste zentro batzuetako langileen eskutik. Elkarretaratzea egin zuten han. Hurrengo hilerako greba deialdi berri bat ere egin dute, zuzendaritzak negoziazioei uko egiten diola ikusita: azaroaren 2an, 3an eta 4an joko dute grebara.

Grebari ekin diote Zarauzko kiroldegiko langileek
Lau egunez eginen dute greba: urriaren 13an, 14an, 18an eta 19an. Hitzarmen berri baten alde egiten jarraitzen dute, BPXport enpresaren oztopoen aurrean. Kiroldegia itxita mantendu behar izan da, deialdiaren jarraipena zabala izan baita.