AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aitor Olaizola, Ismael Berasategi, Gotzon Telleria, Jon Igor Solana eta Josetxo Arizkuren preso politikoak lekualdatu dituzte

Josetxo Arizkurenek azaroan ospitaleratu behar izan zuten Murtzian, bihotzeko arazoengatik.

Iragan larunbatean, abenduak 26, hainbat preso politiko tokialdatu zituzten. Haien artean, Aitor Olaizola Baseta preso politiko irundarra mugitu zuten Caceresko espetxetik Dueñaskora. 2005. urtean atxilotu zuten Olaizola, eta 75 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Ismael Berasategi Eskudero preso politiko urretxuarra ere lekualdatu zuten, hain zuzen, Villenako kartzelatik Villabonakora (Asturias).

Jon Igor Solana Matarranz preso bilbotarra, aldiz, Algecirasko espetxetik Zuerakora aldatu zuten. Solanak hemendik bi urtera beteko ditu ezarri zioten espetxe-zigorraren hiru laurdenak. Bestalde, Gotzon Terreria Uriarte oñatiarra ere lekualdatu zuten, Estremeratik El Duesora.

Josetxo Arizkuren Ruiz preso politiko iruindarraren kasuan, Murtziatik Iruñeko espetxera hurbildu zuten abenduaren amaieran. Bihotzeko arazoak zirela-eta, ospitaleratu egin behar izan zuten azaroaren amaieran. Gaixotasun larri bat du Arizkurenek, eta ez zen arazo kardiakoengatik erietxera eramaten zuten aurreneko aldia izan.

Iruñerriko Itaiak mobilizaziora deitu zuen asteazkenerako, azken asteetako eraso matxistak salatzeko
150 pertsona bildu ziren udaletxe aurrean, 'Indarkeria matxista orori aurre egin' lemapean. Itaiako kideek beharrezkotzat jo zuten "emakume langileon kontrako eraso ororen aurrean erantzun eraginkorrak hedatzea" eta "horiek gauzatzen dituzten figurak seinalatzea", bai eta "emakume langileok egoera horietatik askatzeko baliabideak" martxan jartzea ere.