AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aizarnazabalen eraildako emakumea sexualki esplotatzea ere leporatu diete bi akusatuei

Urtarrilaren 4an agertu zen 32 urteko emakume baten gorpua Aizarnazabalen, eta bi pertsona atxilotu dituzte erailketa horregatik. Gaur jakinarazi dute hildakoa legez kanpo atxikitzea eta sexualki esplotatzea ere egotzi dietela.

Aintzane Pujana urtarrilaren 4an topatu zuten hilotz Aizarnazabalen (Gipuzkoa), indarkeria zantzuekin. 32 urte zituen donostiarrak, eta haren bikotekideak hilaren 1ean salatu zuen haren desagerpena.

Bi pertsona atxilotu zituzten urtarrilaren 12an Pujana labankadaz erail izana leporatuta. Antza, 24 urteko gizonezko bat eta 23 urteko emakumezko bat dira hiltzaileak. Hainbat hedabidek gaur azaldu dutenez, hildakoa legez kanpo atxikitzea nahiz sexualki esplotatzea ere egotzi diete.

Poliziak auziari lotutako frogak aztertu eta bi atxilotuek deklarazioak egin ostean erabaki du Azpeitiko (Gpuzkoa) 1. Instrukzio Epaitegiko epaileak bi akusazio berri horiek zabaltzea.

Urtarrilaren 26an greba egingo dute Hego Euskal Herriko zaintza sektorean
"Zaintza profesionalizatua publikoa, duina, unibertsala eta doakoa" izan dadin, behargin gehiago kontratatzeko eta langileen baldintzak hobetzeko eskatuko dute, besteak beste.