AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

AKT Plasticos enpresako langileek grebara joko dute

Zornotzako lantegiko langileek greba mugagabera deitu dute, bederatzi hilabete iraun duten negoziazioek huts egin dutelako. Lan-hitzarmena eraberritzeko negoziazioak izan dira gatazkaren pizgarria, baina kaleratzeak, "autoritate-abusuak" edota lan-baldintzen okerragotzeak ere salatu dituzte langileek.

Zornotzan (Bizkaia) dago kokatuta AKT Plasticos enpresaren lantegia, eta 160 pertsona inguruk egiten dute lan han. Kotxeak hornitzeko plastikozko piezak egiten dituzte, batik bat. Hori dela eta, pandemiak eta automobilgintza sektoreko aldizkako ekoizpenak egoera desegonkorra sortu du.

Langileek azpimarratu bezala, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak ezarri dizkiete eta, sindikatuek salatu dutenez, enpresak "iruzurrez" erabili nahi izan ditu horiek. Hori ez ezik, lan-baldintzek okerrera egin dutela ere azaldu dute langileek: lan-karga handitu da, langileak kaleratu nahi izan ditu enpresak oporretan zirenean eta, antza, "autoritate-abusuak" etengabeak dira.

Hala, duela bederatzi hilabete hitzarmen berri baten inguruko negoziazioak hasi ziren. Zuzendaritzak lan-baldintzak hobetzeko asmorik ez duela eta "langileek erosahalmena nabarmen galtzea" eragin nahi duela diote langileek.

Horrela, negoziazioak blokeatu eta beharginak mobilizatzen hasi ziren duela hilabete bat, lanorduetatik kanpo elkarretaratzeak eginez. Enpresaren jarrera aldatu ez dela ikusita, greba mugagabera deitzeko erabakia hartu zuten eta, gaur, martxoaren 24an, ekin diete lanuzteei.

Milaka ikaslek hartu dute kalea hezkuntza erreformen kontra
Milaka ikaslek egin dute bat IAk deitutako grebarekin, eta kaleak hartu dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Bigarren Hezkuntzan, unibertsitateetan eta Lanbide Heziketan ezartzen ari diren erreformei ezetz esan diete, eta hezkuntza sistema sozialistaren beharra aldarrikatu dute. Ertzaintzak gutxienez 34 ikasle atxilotu ditu Gasteizen.