AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Alarde Antifaxista egin dute Bilbon hirugarren urtez

Alarde Antifaxistaren lehen hitzordua 2019ko urriaren 12an izan zen; "Euskadiko Gudarostearen agindupean desfilatu zuten batailoiak itxuratuz", desfilea eta manifestazioa izan ziren. Aurten hirugarren urtez antolatu dute ekimen berdina.

Bilboko (Bizkaia) Alarde Antifaxistaren antolatzaileek azaldu dutenez, "alardea jatorri politiko eta sentsibilitate ideologiko ezberdinen arteko batasuna da", eta "borroka antifaxistaren baitan" kokatzen den eta "klase borroka ardatz" duen ekimena da.

Horretaz gain, antolatzaileen helburuetako bat litzateke "batasunetik eta oroimenaren bidez, eguneroko haserrea eta Herri Langilearen aldarrikapen historikoentzako marko bat eskaintzeko aukera" sortzea.

Aurtengo Alarde Antifaxistaren aurkezpena, hain justu, Bilbo Zaharreko Kultur Etxean egin zuten, egitarau zabal baten barruan. Irailaren 25ean izan zen aurkezpen saioa, Alardearen jatorria, oinarria eta aurkezpena izeneko hitzaldi baten bidez.

Hernaniko Kontrakantxa gaztetxeari eraso egin diote berriro
Joan den ostiral gauean eraso zioten Kontrakantxari, ateko kristala hautsiz; gaztetxeko kideek autodefentsa baliabideak garatzen jarraituko dutela adierazi dute.