AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Alarde Antifaxista egin zuten larunbatean Bilbon, hispanitatearen egunaren harira

Larunbatean, urriak 12, Alarde Antifaxista egin zuten Bilbon, 18:30ean Bihotz Sakratutik abiatuta. 1937. urtean "Euzko Gudarostearen zuzendaritzapean antolatutako batailoien antzera"desfilatu zuten. "Kapitalismoaren baitan salbaziorik dagoela sinestarazi nahi duten bide erreformistak baztertzen dituen eta kapitalismoa borrokatuko duen herri mugimendu antifaxistaren" beharra galdegin dute antolatzaileek.

Hispanitatearen eguna dela eta, Alarde Antifaxista egin zuten larunbatean Bilbon (Bizkaia). Ekimen honetan, "euskal antifaxistok ospatzeko ezer ez dugula" adieraztearekin batera, antolatzaileek azpimarratu dute bizirik iraungo duela gudari haien borrokak, "faxismoaren hauspoa eta oinarria den sistema kapitalista garaitu artean".

Dinamikaren aurkezpenerako irakurketan azaldu bezala, "Europa osoan zehar eta hemen ematen ari den kapitalismoaren kontraesanen zorroztearen eta areagotzearen aurrean, sektore oligarkiko eta monopolistak aukeratzen ari diren menderatze forma" da faxismoa, baita "euren pribilegioak betikotzeko tresna" ere.

Etorkizunez betetako aldarrikapen historikoak

Faxismoaren hedapenaren aurrean, antolatzearen beharra galdegin dute; "kapitalismoaren baitan salbaziorik dagoela sinestarazi nahi duten bide erreformistak baztertzen dituen eta kapitalismoa borrokatuko duen herri mugimendu antifaxistaren" beharra, hain zuzen. Hala, azaldu dute mugimendu antifaxista "printzipio eta aldarrikapen demokratikoak barne hartzen dituen programa baten inguruko batasuna gauzatzeko gai izan beharko dela".

Lantokiko arduradun batek hiru urtez jazarri duela salatu du garbiketa lanetan jarduten duen emakume batek, Derion
Enpresako arduradun nagusietako batek mezu lizun, telefono dei edota jarraipen bidez jazarri du emakume langilea. Azpikontratazio baldintzetan egonda "lanpostua galtzeko beldur" zenez, ez du gaur arte salaketa publikorik egin.