AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Alarma egoera hasi zenetik, ia 600.000 zigor proposamen aurkeztu dituzte polizia indarrek Espainiako Estatuan

Konfinamendua haustea egotzita, 571.807 salaketa jarri dituzte Espainiako Estatuko polizia indarrek. 'Mozal Legea' ezarrita, 601 eurotik 10.400 eurora arteko isunak izango lirateke. Barne Ministerioak irizpideak helarazi dizkie gobernuaren ordezkaritzei, zigorren izapideak egitean jarraitu ditzaten.

Hilabete igaro da Espainiako Gobernuak dekretu bidez alarma egoera ezarri zuenetik. Ordutik, Espainiako Estatuko polizia indar guztien artean, 571.807 zigor proposamen aurkeztu dituzte, salatuak izan diren pertsonei konfinamendua haustea leporatuta. Orain, gobernuaren ordezkaritzek egin beharko dituzte salaketen izapideak, polizia-agirietan ez baitira isunen zenbatekoak zehazten.

Horretarako, orain, gobernuaren ordezkaritzei hainbat irizpide helarazi dizkie Barne Ministerioak, zigorrak ebatzi ditzaten. Hala, eta Mozal Legea delakoa ezarrita, 601 euroko isuna izango litzateke "baimenik gabeko lekualdatzea", esaterako. Gainera, zenbatekoak gora egingo du "jarrera desegokia" izan badute salatutako pertsonek: 2.000 eurokoa izan daiteke isuna "gutxiespena" egon bada, 3.000 eurokoa "larderia" egon bada "baina arau-hauste penalik gabe", eta 10.400 eurorainokoa "biolentzia edo mehatxua" hautemanez gero.

Bestalde, poliziek atzemandako pertsonak identifikatzerako orduan "oztopoak" jarri baditu, 700 euroko isuna jartzea iradokitzen du Barne Ministerioak. Zenbatekoa 1.500 eurorainokoa izan daiteke pertsona horrek "identifikazioa ekiditeko edo zailtzeko apropos jokatzen" badu.

Zigorrak ezartzeko Kode Penalera jotzea ere posible da, kartzela zigor eskaerak egiteko.

Apirileko alokairua ordaindu ezin izan duten Benta Berriko maizterrei mehatxu egin die Testa Socimi funtsak
Benta Berri auzoko babes ofizialeko 510 etxebizitzaren jabea da Testa Socimi-Blackstone funtsa. Hainbat bizilagunek ezin izan dute apirileko alokairua ordaindu, eta dekretuaren arabera zenbatekoa ordaintzetik salbuetsita baldin badaude ere, mehatxu mezuak igorri dizkie funtsak. "Alokairua ordaintzeko exijitzen diete, eta mehatxu egin diete etxegabetze eskaria egingo dutela", jakinarazi dute Kaleratzeak Stopek eta Alokairuk. 2028. urtetik aurrera, etxebizitza horiek Testa Socimiren esku egongo dira guztiz.