AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Alberto Viedma preso politikoaren lagun batek auto-istripua izan zuen herenegun

Almeriako espetxetik Iruñera bidean izan zen auto-istripua, Teruelen. Almerian dute gatibu Viedma.

Alberto Viedma Morillas preso politikoaren lagun batek istripua izan zuen igandean, hilak 13. Almeriako espetxetik Iruñera (Nafarroa) itzuleran izan zen, A-23 autobian, Monreal del Campo inguruan. Autoaren gurpila lehertu zen. Antza, ez zuen bestelako kalte pertsonalik izan lagunak.


Preso bat eraila Zaballan, urteko hirugarrena espetxe berean
32 urteko preso baten gorpua topatu dute gaur Zaballako kartzelan. Goizean aurkitu dute bere ziegan urkatuta; psikologoaren arreta bi aldiz ukatu zioten azkeneko hilabetean. Heriotza hau "ekidin zitekeela" eta kasu hauen aurrean "ezkutatze politika sistematiko" bat martxan dagoela adierazi du Salhaketa elkarteak. Aurreko urtean, gutxienez bost presok galdu zuten bizia Zaballan.