AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Alconza Irizar kooperatibako langileek 100. greba eguna bete dute

25 langileren kaleratzeak piztu zituen lanuzteak Berangoko lantokian eta, protestaz beteriko 100 egunen ondoren, blokeatuta jarraitzen dute negoziazioek.

Berangoko (Bizkaia) Alconza enpresa Irizar enpresa-taldeak erosi zuen 2013an eta, 250 langile izatetik, 150 izatera igaro ziren. Itsasontzietarako motorrak eta sorgailuak ekoizten dituen enpresak, hala, plantillaren %40 bidali zuen kalera orduan. Kaleratze gehiago egin ditu azken hamarkadan, eta aurten 38 langile kanporatzeko asmoa du.

Zuzendaritzak 25 langile kaleratu ditu jada, eta hura izan zen beharginen greba mugagabearen pizgarria. Beste hamahiru langilek, gainera, kaleratuak izateko arriskuan jarraitzen dute. Langileek zuzendaritzaren "kudeaketa txarra" azpimarratu dute, enpresaren fakturazioak behera besterik ez baitu egin: 2014. urtean 27 milioi euro fakturatu zituen eta, aitzitik, iaz, zortzi milioi.

Protesta, pikete eta agerraldi ugari egin dituzte langileek azken hiruhilabetean. Ertzaintzaren presentzia eta "eskirolak babesteko dispositiboak" salatu dituzte sareetan.

Hil egin da Garesko lan-istripuan larriki zauritutako bigarren langilea
Minda putzu huts bat garbitzen ari zirela izan zuten istripua bi beharginek, gas metanoa arnastu baitzuten. Han bertan zendu zen langileetako bat, baina zaurituta eraman zuten erietxera bigarrena; jakinarazi dutenez, hil egin da.