AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aldi baterako lan-erregulazioa izango da Basauriko eta Usansoloko Bridgestone lantegietan

Eskaria murriztu dela dio enpresak, eta lan-erregulazioak jarriko ditu martxan hainbat lantokitan. Basaurin eta Usansolon, guztira, 1.000 behargin inguru dira.

Bridgestone Manufacturing enpresak lan-erregulazioko espedienteak sartuko ditu indarrean Espainiako Estatuko hainbat lantegitan; hala nola, Burgosen, Kantabriako Puente de San Miguelen, Basaurin (Bizkaia) eta Usansolon (Bizkaia). "Aurreikusitako eskaria murriztu" egin dela eta stocka "gehiegizkoa" dela dio enpresako zuzendaritzak, eta horregatik ezarriko dituela lan-erregulazioak. 2023an jarriko ditu martxan espedienteak, eta badirudi 2024an zehar ere izango dituela ondorioak neurriak.

Basaurin eta Usansolon, osotara, 1.000 langile inguru aritzen dira soldatapean. Jatorriz Japoniakoa den Bridgestone multinazionalak 2012an ere ezarri zuen lan-erregulazio bat, urte horretan 11.137 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen arren. Espedienteak 442 langileri eragin zien Espainiako Estatuan; Bizkaian, hain justu, 216 beharginek jasan zituzten ondorioak.

Manifestu baten bidez, Iruñeko Etxebizitza Bloke Sozialistaren huste saiakera ilegala salatu dute
Blokea setio egoeran mantentzen du Iruñeko Udalak, eta gertatzen ari dena "onartezina" dela esan dute gaur hainbat kolektibok, agerraldi baten bidez. Iritzi diote "oinarrizkoenak diren eskubide politikoak ere" urratuak izaten ari direla, eta udaltzainak, PCH-IB udal enpresa nahiz Hirigintza eta Etxebizitza zinegotzia seinalatu dituzte. Etxebizitzarako sarbide unibertsalaren alde, legez kontrako etxegabetzeak gogor salatzera deitu dute.