AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Alta eman gabeko behargin batek lan-istripu larria izan zuen aurreko astean Zornotzan

Aurreko asteazkenean izan zuen lan-istripua Iznas Arotzeria eta Erreformak enpresako langileak, ebakitzeko eskuzko makina batekin. Gizarte Segurantzan alta eman gabe eta lan-kontraturik gabe aritu da soldatapean.

Carpinteria y Reformas Iznas enpresarentzat jarduten duen langile batek lan-istripu larri bat izan zuen aurreko asteazkenean, abenduaren 14an. Zornotzako (Bizkaia) obra batean, ebakitzeko eskuzko makina bat manipulatzen ari zen behargina, baina ezbeharra izan zuen eta urradura larri bat egin zuen hanketako batean. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu ziren.

CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, Iznas Arotzeria eta Erreformak enpresarentzat soldatapean lan egin arren, Gizarte Segurantzan alta eman gabe aritzen zen zauritutako behargina; alegia, lan-kontraturik gabe. Jatorri atzerritarrekoa da, eta "legez kanpoko egoera administratiboan" dago gaur-gaurkoz, nahiz eta hiru urte baino gehiago daramatzan Espainiako Estatuan bizitzen. Izatez, Espainiako Estatuan bizitzeko eta lan egiteko legezko baimenak eska ditzake jada, baldin eta enpresak lan-kontratu bat egiteko asmoa baldin badauka.

Gutxienez 51.000 lagun hil dira migrazio-bideetan 2014tik
Nazioartean migratzen ari zirela desagertutako pertsonak ere milaka eta milaka izan direla estimatzen da.