AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Altable, Coto, Olaizola, Zaldua eta Garitagoitia preso politikoak lekualdatuko dituzte

Iruñeko, Basauriko, Zaballako eta Martuteneko kartzeletara gerturatuko dituzte, hurrenez hurren, Txuma Altable, Egoitz Coto, Aitor Olaizola eta Itsaso Zaldua. Iurgi Garitagoitia, berriz, Logroñora eramango dute.

Espainiako Espetxe Erakundeetako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, bost preso politiko lekualdatuko dituzte.

Txuma Altable, Soriako (Gaztela eta Leon) espetxetik Iruñekora (Nafarroa) hurbilduko dute; 1994an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta han ezarritako zigorra bete ondoren, Espainiako Estatuko kartzeletan izan dute preso 1999tik. Egoitz Coto, berriz, Kantabriako espetxetik Basaurikora (Bizkaia) eramango dute; 2002an atxilotu zuen Ertzaintzak, eta 22 urteko zigorra ezarri zioten Espainiako Auzitegi Nazionalean. Duela lau urte bete zituen zigorraren hiru laurdenak.

Aitor Olaizola Zaballako (Araba) espetxera aldatuko dute, Logroñotik (Errioxa); 2001ean atxilotu zutenetik izan dute preso. Itsaso Zaldua, ostera, Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelan sartuko dute, Asturiasko espetxetik ekarrita; iazko uztailean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Auzitegi Nazionalaren aginduz. Aurrez hamabi urte egin zituen Frantziako Estatuko kartzeletan, 2005etik 2017ra.

Iurgi Garitagoitia, azkenik, Soto del Real (Madril) espetxetik Logroñora lekualdatuko dute. 2009an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta han ezarritako zigorra bete ondoren, iaz utzi zuten Espainiako Estatuaren esku. Sumario batean baino gehiagotan zigortu dute geroztik.

Ibai Aginaga preso politikoa zigortuko dute espetxeko zenbaketetan ez zutitzeagatik
Diziplinazko hamar parte ireki dituzte Aginagaren aurka, eta kartzelariak hainbatetan sartu dira haren ziegan. Duesoko kartzelan daukate preso berangarra.