AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Altsasuko Sunsundegui seinalatu dute, ezarri nahi duen kaleratze masiboagatik

Astebete barru eramango dute likidaziora lantegia, ia 400 langile kalean utziz. Kaleratzeak salatzeko eta enpresaburuen erantzukizuna seinalatzeko margoketak egin dituzte.

"400 kaleratze", "ERTE=Miseria", "Enpresariak langileon miseriaren erantzule", "Enpresariak errudun", "Sakanako langileentzat etorkizuna" eta abar. Mezu horiek guztiak eta gehiago irakur daitezke azken egunetan Altsasuko (Nafarroa) kaleetan, Sunsundegui enpresan zuzendaritzak inposatu nahi duen kaleratze kolektiboaren aurka. Besteak beste, lantokiaren instalazioetan bertan egin dituzte margoketak.

Aurreko astean jakin zen apirilaren 14an eramango dutela likidaziora Sunsundegui, bide eginez azkentzeko enplegu-erregulazioko espediente bati, ehunka langileren kaleratzeari eta fabrikaren itxierari. Plantillak bost hilabete daramatza aldi baterako lan erregulazioan.

Amaia Zabarte zauriturik zela ostikoz jo zuen ertzainak dio "estropezu egin" zuela
Poliziak epailearen aurrean deklaratu ostean, biktimak gaur hartuko du hitza. Iazko martxoan zauritu zuen Ertzaintzak, Reale Arena inguruan egindako karga batean.