AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Altsasun, lan-istripuz hil da baso-lanetan ari zen behargin bat

Urte erdian, gutxienez 29 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo, astelehenez, behargin bat hil zen lan-istripuz Altsasuko (Nafarroa) Auntzetan. Baso-lanetan ari zen 45 urteko logroƱoarra, zuhaitzen mozketa-lanetan hain zuzen ere, baina adar bat erori zitzaion gainera eguerdiko 13:00ak igarota. Bertan galdu zuen bizia.

Ia sei hilabete igaro dira urtea hasi zenetik, eta iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 29 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Itaiaren protesta jendetsua Tolosan, azken bortxaketa saiakera salatzeko
"Beharrezkoa da eraso oro salatzea eta matxismoaren aurka kaleak hartzea", azaldu du.