AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Altsasun, pertsona bat oihu eta keinu naziak egiten aritu da bart

"Ideia erreakzionario guztiei aurre egiteko antolakuntza" aldarrikatu du Sakanako Kontseilu Sozialistak.

Sakanako Kontseilu Sozialistak salatu duenez, atzo, arrats-gauean, Altsasuko (Nafarroa) kaleetan oihu eta agur naziak egiten jardun zuen gizonezko batek. Itxura denez, alemaniarra da.

"Faxismoa mehatxu erreala bilakatu den honetan, langile-klasearen batasuna da gure hautua, ideia erreakzionario guztiei aurre egiteko antolakuntza aldarrikatuz", adierazi du Kontseilu Sozialistak. Hala, faxismoaren aurka borroka egitera deitu du.

Urkulluren lobby berria finantzatu dute BBVA, Iberdrola, Kutxabank eta Petronorrek
600.000 euro emango dituzte eAtlantic fundazioa bultzatzeko. Legebiltzarrera igorritako testuan, ezkutatu egin dute Urkulluk zein soldata izango duen zehazki.