AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Altzan emakume bati eraso egin dio bikotekide ohiak

Donostiako Altza auzoan izan da erasoa, eta ospitalean artatu behar izan dute emakumea, lesioak direla eta. Izatez, erasotua babesteko agindu judizial bat dago indarrean, aurrekariak baititu erasotzaileak; lehenago ere eraso egin izan dio.

Pasa den larunbatean, maiatzak 2, gizonezko bat atxilotu zuten Donostian (Gipuzkoa). Izan ere, eraso egin zion bikotekide ohiari, Altza auzoko etxebizitza batean. Erasoaren ondorioz, emakumeak hainbat lesio eta kolpe zituen gorputzean, eta ospitalean artatu behar izan zuten.

Berez, erasotua babesteko agindu judizial bat dago martxan. Izan ere, aurrekariak ditu erasotzaileak, aurretik ere eraso egin izan diolako emakumeari.

Gizonezkoa epailearen esku utzi zuten atzo, maiatzak 3, eta Martuteneko kartzelan sartu dute momentuz.

Erasoa jazo zen egun berean, larunbata, beste emakume bati egin zioten eraso, Barakaldon (Bizkaia). Botila bat eta labana bat erabilita, bikotekidea zauritu zuen 63 urteko gizonezko batek.

Hirugarren graduan sartu dira Xabier Agirre, Jagoba Codo eta Fernando Alonso preso politikoak
Aurreko ostegunean pasatu ziren hirugarren gradura Xabier Agirre, Fernando Alonso eta Jagoba Codo preso politikoak. Espetxe Erakundeen arabera, horretarako baldintzak betetzen dituzte hirurek. Bestalde, herenegun aske geratu zen Aitziber Coello preso politikoa, 16 urteren ostean.