AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Altzan, familia bat etxegabetu nahi dute ekainaren 13an

Egoeraren berri emateko asanblada informatibo bat antolatu du Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, ekainaren 9rako.

Donostiako (Gipuzkoa) Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi duenez, etxegabetua izateko arriskuan dago familia bat Altza auzoan. Hain zuzen ere, datorren ekainaren 13rako jaso du kaleratze-agindua, eta beraz, berehalakoa da arriskua.

Egoera zein den azaltzeko, bilera informatibo bat egingo du sindikatuak ekainaren 9an, arratsaldeko 18:30ean Casares Kultur Etxean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, antolatzea da aukera bakarra", aldarrikatu dute sindikatuko kideek.

Amurriora itzuli da AMA desokupazio-taldea
Erantzuna antolatzeko, asanblada ireki batera deitu du Aiaraldeko GKSk: gaur arratsaldean izango da.