AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aluminios Aleman Legazpiko enpresak lau langile kaleratu ditu

Langileek elkarretaratzea egin dute gaur, kaleratutako lankideak berriz onartzea eskatzeko. Lau langile horiek 18 eta 25 urte bitartean egon dira beharrean enpresan.

Aluminios Aleman Legazpiko (Gipuzkoa) enpresak lau langile kanporatu berri ditu. Beharginek kaleratze horiek salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur 08:00etan, Olaetxe baserriaren bidegurutzean, eta kaleratutako kideak berriz onartzea ere eskatu dute.

54 urte dituzte lau langile horietatik bik, eta bajan dago beste bat. ELA sindikatuak adierazi duenez, langileei egun batetik bestera jakinarazi zieten erabakia, gutun bidez eta aurretiko jakinarazpenik gabe.

Enpresak errentagarritasun falta argudiatu du kaleratzeak gauzatzeko, baina langileek azpimarratu dute Aluminios Alemanek ez duela errentagarritasun arazorik.

Emakume bat arma zuri batekin zauritu du haren bikotekideak, Iruñean
Asteazken goizaldean izan zen erasoa, eta Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago zauritutako emakumea. 19 urte ditu erasotzaileak.