AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Amaitu du Ekidak Escalerillasen egiten ari zen murala

Bihar Trintxerpen izango den manifestaziora batzera ere deitu du Euskal Herriko Arte Ekimen Sozialistak.

Trintxerpeko (Pasaia, Gipuzkoa) Escalerillas etxebizitza-blokea eraitsi nahi dute Pasaiako Portuak eta Euskal Trenbide Sareak, eta bizitoki-alternatibarik gabe etxegabetuak izateko arriskuan daude hamabi familia. Hala, borrokan jarraitzen dute bizilagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta, borroka horrekin elkartasunez, mural erraldoi bat margotu du eraikinean bertan Ekida Arte Ekimen Sozialistak.

Hainbat egunez jardun dute lanean Ekidako kideek, eta emaitza erakutsi dute jada: blokeko bi alboak margotu dituzte, eta Escalerillas borrokan leloa idatzi dute.

Biharko manifestazio bat antolatu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta bertan parte hartzera ere deitu du Ekidak. Trintxerpen izango da mobilizazioa, 12:00etan Gudarien Plazatik abiatuta.

Hil egin da Sestaon lan-istripuz zauritu zen behargin bat
Etxebizitza batzuetan iturgintza-lanetan ari zela izan zuen istripua 29 urteko langileak, maiatzaren 16an. Aurten, gutxienez 27 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.