AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Amiantoak Amurrioko Tubos Reunidoseko langile bat erail du, aurtengo hogeita laugarrena

Amiantoak gutxienez 24 langile erail ditu aurten Hego Euskal Herrian. Gaur, Amurrioko Tubos Reunidoseko langile baten erailketaren berri eman du ASVIAMIE elkarteak. Enpresa horretan asbestoaren eraginez hil den laugarren behargin ohia da.

Gaur, hilak 17, beste langile baten erailketaren berri eman du ASVIAMIE elkarteak. Amurrioko (Araba) Tubos Reunidosen egiten zuen lan 66 urteko behargin ohiak. Enpresa horretan amiantoak erail duen laugarren langilea da gaurkoa, gutxienez.

Amiantoak eragindako heriotzen jatorria "hamarkadatan langileek sufritu behar izan dituzten lan baldintza arriskutsu eta osasungaitzetan dago", asbestoak kaltetutakoen babeserako elkarteko kideen hitzetan. Horretaz gain, hainbat gako ere jarri dituzte auzitan; besteak beste, asbestoaren gaineko ezjakintasuna, edota "lan higiene eta segurtasun neurrien falta".

Ez erantzukizunik, ez laguntzarik

ASVIAMIEk beste behin salatu du enpresek ez dutela auzi honetan duten erantzukizuna onartzen, eta "administrazioaren laguntza" dutela horretan, gainera. "Administrazioak enpresariak errugabetzen ditu, eta Gizarte Segurantzak, lan gaixotasunengatiko laguntza ekonomikoak ukatu egiten dizkie langileei".

Elkarteko kideek sarri salatu dutenez, "prekarietatearen eta legearen urraketaren erantzuleek izen-abizenak dituzte. Enpresari horiei bost axola zaie zein baldintzatan egiten duten langileek lan. Ahalik eta merkeen ekoiztea da helburua, azkar aberasteko".

Aste honetan bertan, hilaren 15ean, amiantoak kaltetutako laudioar baten egoera jakinarazi eta gaitzetsi du Aiaraldeko ASVIAMIEk. Izan ere, Gizarte Segurantzak dirulaguntza ukatu dio mesotelioma garatu duen behargin bati. Hala, elkarteko kideek salaketa jarri dute Arabako Fiskaltzaren aurrean, Aiaraldea atariak argitara eman duenez. Arabako Gizarte Segurantzako zuzendaritza salatu dute, prebarikazioagatik.

Gutxienez 96 zauritu eta 33 atxilotu izan dira Katalunian, hirugarren protesta egunean
Kataluniako azken protestetan gutxienez 96 pertsona zauritu dituzte indar polizialek; larri dago zaurituetako bat, eta ikusmen gaitasuna galdu du beste batek. Bestalde, datu ofizialen arabera, 33 pertsona atxilotu zituzten. Astearteko mobilizazioetan ere atxilotu ugari izan ziren, eta espetxeratu egin dituzte Bartzelonan atxikitako lau pertsona, bermerik gabe. Protestak hasi zirenetik, 352 pertsona zauritu eta 66 atxilotu dituzte Katalunian.