AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Amnistia osoa eta Gabi Darasperen absoluzioa aldarrikatuko dituzte bihar Baionan

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak gogorarazi du oraindik zabalik daudela Darasperen aurkako bi auzi, eta beharrezkotzat jo du "lan politikorako baldintzen" defentsan eta amnistia osoaren alde ateratzea kalera. Baionan egingo dute manifestazio bat bihar, 19:00etan.

Gabi Daraspe, aurreko astean Martutenen (Gipuzkoa) espetxeratu zuten Mugimendu Sozialistako militantea, atzo geratu zen baldintzapean aske. Bere horretan jarraitzen du 2018an ezarri zioten sei hilabeteko espetxe-zigorrak, baina berriz eten dute sententzia.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak ohartarazi duenez, oraindik irekita daude gazte urruñarraren aurkako bi auzi. Bi prozedura judizialak daude jardun politikoarekin lotuta, eta horietako batean, gainera, bi urteko kartzela-zigorra eskatzen dute Darasperentzat. 2016an Leioako campusean (Bizkaia) ikasleek egindako mobilizazio baten harira auzipetu zuten prozedura horretan ——.

Hala, "mobilizatzeko arrazoiek hor segitzen" dutela nabarmendu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, eta mantendu egin du biharko Baionan (Lapurdi) antolatutako mobilizazioa. 19:00etan hasiko da manifestazioa Baionako San Andres plazatik.

"Krisi kapitalista garaian, indar errepresiboak azkartzeari ekin dio estatu kapitalistak, mobilizatzeko eta politika egiteko askatasuna murriztuz", salatu dute Kontseilu Sozialistako kideek. Darasperen absoluzioa exijitzeaz gain, "lan politikorako baldintzen" defentsan eta amnistia osoaren alde aterako dira kalera bihar, beraz.

Urtarriletik martxora bitartean %3,4 igo ziren etxegabetzeak Espainiako Estatuan
3.320 etxe kaleratze izan ziren gutxienez; azken bost urteetako zifrarik altuena da hori.