AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Amnistiaren aldeko ikurra erakusteagatik salatutako athleticzaleari zigorra kendu dio epaile batek

Ertzaintzak eskatuta, 750 euroko isun bat jarri zioten zaleari, baina zigorra atzera bota du Bilboko epaitegi batek.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Ertzaintzaren ekimenez, Athleticeko zale bat zigortu zuen: 750 euroko isun bat eta kirol-eremuetara sartzeko debekua ezarri zizkion, San Mamesen amnistiaren aldeko ikurra erakustea leporatuta. Orain, baina, defentsaren helegitea onartu eta zigorra indargabetu du Bilboko (Bizkaia) Administrazioarekiko Auzietako 4. zenbakidun Epaitegiak.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2010ean emandako ebazpen bat oinarritzat hartuta, epaileak erabaki du ikur hori erakustea ezin dela lotu "kirolean biolentzia sustatzearekin", eta logoa ezin dela hartu "Amnistiaren aldeko Batzordeena" balitz bezala, bere "eduki historikoa" kontuan hartuta.

Epaileak dio, gainera, ez dagoela nahikoa frogarik esateko seinalatutako pertsona izan zela futbol-zelaian amnistia aldarrikatzeko ikurra atera zuena. Grabatutako irudi batzuen bidez identifikatu omen zuten auzipetua polizia-indarrek, baina, gero, ez zituzten grabazio horiek erakutsi.

Hainbat eraso matxista salatu dituzte Basaurin, Iruñean eta Leioan
Sexu-erasoak jasan izana salatu dute bi emakumek Basaurin eta Leioan. Nafarroako Musika Kontserbatorioan, gainera, hiru irakasle salatu dituzte hainbat ikaslek, jazarpen sexistagatik.