AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Amnistiaren eta borrokaren aldeko aldarrira batu ziren ehunka manifestari atzo Bilbon

'Borrokatzea zilegi delako, amnistia osoa' izenpean egin zuten atzo, larunbata, manifestazioa Bilbon. Ehunka lagun bildu zituen Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Amnistiaren aldeko aldarrikapena egitearekin batera, "presoen izaera politikoa" eta "borrokaren zilegitasuna" nabarmendu zituzten.

Manifestazioa egin zuen atzo Bilbon (Bizkaia) Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. 18:30ean abiatu zen mobilizazioa Jesusen Bihotz Sakratutik eta Arriagan egin zuten amaiera ekitaldia. Ehunka lagunek gurutzatu zuten Bilboko erdigunea 'Borrokatzea zilegi delako, amnistia osoa' aldarri hartuta.

Ekitaldian bi preso politikoren gutunak irakurri zituzten deitzaileek. Bietan ere, "amnistiaren aldeko aldarriak zein errepresioaren aurkako jardunak" egun duten "gaurkotasuna zein beharrezkotasuna" azpimarratu zituzten. Hainbat presori euren "izaera politikoa" lapurtzeko saiakera ere salatu zuten. Adierazi zuten "borrokarako grina" dela "belaunaldien arteko lotura", eta hautu horren aldeko aldarria "beharrezkoa" dela.
Bigarren formakuntza mintegia egin du asteburuan GKSk
Ehunka gazte bildu dira, bigarrengoz, Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako formakuntza saioetan. "Gazte langileon praktika politikorako tresnak eskuratzeko eta formakuntza teorikoan sakontzeko" helburuekin, ikasturte politikoan mintegi gehiago izango direla iragarri dute.