AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Amurrioko Inauxako aldi baterako langileak eta Edai ingenieritzako sei langile kaleratuko dituzte

Aldi baterako kontratua duten langileak kalera bidaliko dituzte Amurrioko Inauxan. Gainera, Edai ingenieritza ixtea erabaki dute Mubeak eta Inauxak, eta sei behargin gehiago kanporatuko dituzte.

Aldi baterako kontratua duten langileak kaleratuko dituzte Amurrioko (Araba) Inauxa lantegian, COVID-19ak irekitako agertokiaren aitzakiapean. Enpresak apirilean jakinarazi zien aldi baterako beharginei bukatutzat joko dituela haien kontratuak. Mubea multinazionalaren parte da Amurrioko Inauxa, eta aurki aurkeztuko du aldi baterako lan-erregulazio txosten bat, "indarrezko arrazoiak" direla-eta.

Bestalde, Edai ingenieritza itxiko dutela ere iragarri dute Mubeak eta Inauxak. Haien jabetza da Edai, eta ixtean, sei behargin bidaliko dituzte kalera.

Patxi Ruiz preso politikoa ospitaleratu zuten atzo gauean, gose eta egarri grebaren hamaikagarren egunean
Atzo 23:00etan eraman zuten Arrixaca ospitalera, eta bi litro serum sartu zizkioten. Borondatezko alta eskatu ostean, Murtzia II espetxera lekualdatu dute berriro. Borrokaldiari dagokionean hainbat aldarrikapen egin zituen atzo Ruizek, eta besteak beste, Murtzia II-k bere gain hartu beharreko ardura, presoekiko jarrera eta preso politikoen lekualdaketa izan zituen hizpide. Bere borroka politikoa dela ere azpimarratu zuen. Borrokaldira batu dira Alberto Viedma, IƱaki Krutxaga nahiz Juan Garcia Martin GRAPOko preso politikoa ere. Gaur, mobilizazio ugari egingo dituzte Euskal Herriko kaleetan.