AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Amurrioko lantegian labe bat itzali du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak

Matxuraren bat omen du labeak, baina erregulazioko espediente bat abiatzeko mehatxua egin du enpresak.

Aurreko ostiralean, otsailaren 14an, bilera urgente bat egin zuten Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek. Zuzendaritzak horrela jakinarazi zien itzali egin duela Amurrioko (Araba) lantegiko labeetako bat, argudiatuta azpiegitura ez dela gai beharrezkoa den tenperaturan funtzionatzeko. Itxura denez, labea amatatu dute oraingoz eta, tenperatura erabat jaisten denean, zein matxura ote duen aztertuko dute. Atzo bertan ekin nahi zion prozesu horri enpresak.

Labearen itzaltzeak langileengan eragina izango duela ematen du. Izan ere, bi aukera atera zituen mahaira zuzendaritzak: labea amatatu izanagatik beharginek etxean geratu behar badute, aurrerago egitea lan-ordu horiek; edo, bestela, indarrezko erregulazioko espediente bat ezartzea.

Aiaraldea komunikabideak jaso duenez, ESK sindikatuko ordezkariek diote zuzendaritzako buru baten ardura dela labeak matxuraren bat izatea, entzungor egin zielako bai beharginek bai fabrikako arduradunek emandako abisuei. "Euren errua izan da, ez dakigu zergatik ordaindu behar dugun guk euren hanka-sartzea", salatu dute. Eta, gainera, badirudi zuzendaritzak murrizketak egin dituela labearen mantenu-lanetan.

Sarekada bat egin du Ertzaintzak Gasteizko Salburuako futbol-kantxetan
50 bat ertzainek inguratu zuten gazte talde bat, futbolean ari zirela; haurrak ere baziren tartean. Atxikirik izan zituzten eta miatu egin zituzten, aurrez prestatutako sarekada batean. Poliziak ez ditu arrazoiak argitu.