AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Amurrioko Tubos Reunidos eta Berantevillako Aernnova ere, langileek geldituta

Tubos Reunidoseko beharginek planto egin dute gaur, eta azaldu dute ez diotela ekoizpenari ekingo enpresak Covid-19 birusaren kutsatzea ekiditeko neurriak bete arte. Aernnovako langileek astelehenean exijitu zioten zuzendaritzari fabrika ixteko, eta hasieran ezezkoa eman bazuen ere, protesten eta presioaren bidez lortu dute jarduna etetea, martxoaren 23ra arte gutxienez.

Gora doa Araban beharginek geratutako lantegien zerrenda, Covid-19 birusaren hedapenaren aurrean, enpresek hartutako neurrien gabezia dela-eta. Gaur, martxoak 17, Amurrioko Tubos Reunidos eta Berantevillako Aernnova fabriketako ekoizpena eten dute langileek.

Tubos Reunidoseko langileek atzo eskatu zioten zuzendaritzari jarduna gelditzeko, "segurtasun protokoloa bete arte". Besteak beste, salatu zuten enpresak ez dituela segurtasun eta prebentzio neurriak hartu, eta beharginei ez zaiela jakinarazi lantegian zenbat koronabirus kasu gertatu diren. Hala, gaur planto egin dute, zuzendaritzako kideek eta sindikatuek bilera hasi dutenean. 900 behargin inguru dira Amurrion.

Bestalde, Berantevillako Aernnovako langileek ere salatu dute birusa kutsatzeko arriskua dagoela, eta fabrika zarratzea exijitu zioten zuzendaritzari astelehenean. Hark ez zuen eskaera onartu, baina Arabako Alea-ren arabera, gaurko protesten eta batzarraren ostean, langileek lortu dute lantegia ixtea. Martxoaren 23ra arte egongo da geldirik, gutxienez.

Gora egin dute indarkeria matxistarekin lotutako salaketek Hego Euskal Herrian
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren indarkeria matxistarako behatokiaren arabera, 7.888 salaketa aurkeztu zituzten emakumeek 2019an; 2018an baino %4,8 gehiago. Atzo, 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Soraluzen, haren ama hiltzea egotzita, eta aurreko astean, bikotekidea eta haren alaba erail zituen gizonezko batek Abanto-Zierbenan.