AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Amurriora itzuli da AMA desokupazio-taldea

Erantzuna antolatzeko, asanblada ireki batera deitu du Aiaraldeko GKSk: gaur arratsaldean izango da.

Duela bi aste eskas, Granadako AMA desokupazio-enpresako hainbat matoi ikusi zituzten Amurrion (Araba). Gerora jakin zen familia bat etxegabetu nahi zutela desokupek, euren etxearen jabe legalak kontratatuta. Aiaraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) azaldu duenez, egun horietan, etxebizitza ingurura bertaratu ziren hainbat eta hainbat pertsona, desokupazio-taldeari aurre egiteko asmoz. Hala, maiatzaren 18an, AMAko buruak sare sozialen bidez esan zuen "Arabatik eta Bilbotik" joan zirela dagoeneko, baina "laster" bueltatuko zirela iradokiz.

Eta hala izan da azkenean: atzo, talde parapolizialeko zenbait matoi ikusi zituzten berriz Amurrion. Arkune tabernara bertaratzera deitu zuen GKSk, desokupei beste behin ere aurre egiteko. Arratsaldean bertan egin zuten alde faxistek, baina GKSk jakinarazi du Aiaraldean jarraitzeko asmoa erakutsi zutela, eta ematen duela desokupak Amurrion izango direla aste honetan zehar.

Hori dela eta, "erantzuna antolatzen" hasiak dira jada: gazte-antolakundeak asanblada ireki bat antolatu du gaur arratsalderako, Desokupa enpresa faxistei aurre egin lelopean. 19:30ean izango da bilera, Amurrioko Arkune tabernan.

"Enpresa handien diru-gosea" salatu du AHT Gelditu!-k, obran izan den azken lan-heriotza dela-eta
Hamahiru langilek galdu dute bizia AHTaren lanetan. "Azpiegitura honen eraikuntzan gertatzen diren lan-baldintzek [...] aspalditik desagerrarazi behar ziren esklabotza-baldintzak gogorarazten dizkigute", dio plataformak.