AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Anbulantzietako langile azpikontratatuek bazterketa egoera salatu dute Donostian

Elkarretaratzea egin dute gaur Donostia Ospitalean, COVID-19 pandemiaren aurkako "lehen lerroan" aritu arren, ez dituztelako kontuan hartu txertaketa planetan.

"Osakidetzako plantillako langileek, anbulantzietakoek barne, dagoeneko hartu dute txertoa; haatik, anbulantzietako langile gehienei (azpikontratatuei, guztirako kopuruaren %99ri) ez zaie eman, eta ez dakite hori noiz izango den". Hala azaldu dute langileek gaur Donostia Ospitalean (Gipuzkoa), Anbulantzietako langileen txertaketa orain lelopean egindako mobilizazioan.


Eusko Jaurlaritzak langile horiekiko "jokabide iraingarri eta umiliagarria" duela salatu dute beharginek, LAB, ELA, UGT, CCOO, USO eta CNT sindikatuek babestutako protestan.


"Kolektibo honek ikusten du babesik gabe dagoela, eta nazka-nazka eginda dago anbulantzia zerbitzua azpikontratatzeko politikaren ondorioekin", salatu dute langileek: "Osakidetzaren ikusmoldean, 1.500 profesional sanitario hauek bigarren edo hirugarren mailako langileak dira, eta onartu ezineko tratua ematen die, erabateko konpromiso soziala agertu duten arren".

Etorkinekin kolektiboak deituta, Frantziako eskuin muturraren aurkako protesta egin dute Pausun
Migrazioaren eta etorkinen aurkako agerraldi bat antolatu zuen gaurko Rassemblement National eskuin muturreko alderdi politikoak, Pausu eta Irun artean dagoen zubian. Etorkinekin kolektiboak protestara dei egin zuen, eta deialdiarekin bat egin du Ipar Euskal Herriko GKSk. GKSko kideek salatu dute "kapitalismoaren bisaia gordinenetarikoa" dela faxismoa.