AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Andoainen kontrol sozialaren aurkako sinadura bilketa egiten ari dira Buruntzaldeko GKS eta Kontseilu Sozialista

Buruntzaldeko GKSk eta Kontseilu Sozialista Buruntzaldeak kontrol sozialaren inguruko kanpaina berria abiatu dute Andoainen, azken hilabeteetan ematen ari den kontrol mekanismoen gorakadari aurre egiteko asmoz.

Azken hilabeteetan, Kontseilu Sozialista Buruntzaldearen eta Buruntzaldeko Gazte Koordinadora Sozialistaren arabera, eskualdean hazi egin da kontrol sozialerako baliabideen kopurua, eta "kapitalismoarentzat funtsezkoa den langileriaren kontrol eta diziplinamendu mekanismo" horiei aurre egiteko kanpaina berria jarri dute martxan, zehazki, Andoainen (Gipuzkoa). Hori dela eta, aurrez aurrekoan nahiz Internet bidez sinadura bilketa egiten ari dira, ondorengoa eskatuz:

  1. Andoainen jarritako bideo-kamera berriak kentzea.
  2. Eremu pribatuko segurtasun kamerak zuzentzea.

Atzo, esaterako, Andoaingo Txopera merkatuan aritu ziren sinadurak biltzen, eta joan den igandean Txopera merkatuan eta Zumea plazan egon ziren berdina egiten.

Sinadura bilketaz gain, formakuntzarako eta zabalpenerako hitzaldiak ere antolatu dituzte Buruntzaldean, eta bihar, ekainaren 10ean, egingo dute lehenengoa. Kontrol sozialaren ezaugarritzearen inguruan hitz egingo dute Andoaingo Ondarreta ikastetxean, eta Tolosaldeko Gazte Koordinadora Sozialista gonbidatu dute saiora. 18:30ean izango da.

Beste 46 urteko espetxe zigorra ezarri diote Marixol Iparragirre preso politikoari
Espainiako Auzitegi Nazionalak haren aurkako bost ebazpen eman ditu jada: oraingoan, 46 urteko zigor bat ezarri dio, 1987an Eskoriatzan lehergailu bat jartzea eta kalteak eragitea leporatuta. Zaballara lekualdatuko dute Iparragirre behin-behinean.