AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Andosillako elikadura-enpresa batean, langile bat hil da lan-istripuz

Eroritako karga batek jo zuen 50 urteko behargina. Aurten, gutxienez 21 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo goizean, eguerdiko 12:00ak jotzeko zirenean, langile batek galdu zuen bizia Andosillan (Nafarroa) lanean ari zela. Elikadura enpresa batean gertatu zen: antza denez, karga bat jausi zen eta, argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta, behargina jo zuen. Bertan hil zen. 50 urte zituen, eta Calahorrakoa (Errioxa) zen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 21 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Hiru urterainoko espetxe-zigor eskaera, Bilbon kaleko saltzaile bat babesteagatik
2023ko abuztuan, udaltzainak kalean jazartzen ari ziren pertsona bati laguntzen saiatu zen auzipetua, eta hurrengo hilean epaituko dute.