AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Angeluko Dassault enpresako langileek bigarrenez egin dute protesta haien lan-baldintzen defentsan

Pasa den hilabete amaieran bildu zen hegazkingintza enpresako zuzendaritza, urtero derrigor egin behar duen bilkura erabakigarrian. Enpresako beharginek soldaten igoera eta lan-baldintzen hobekuntza exijitzen dizkiote zuzendaritzari.

Gaur goizean goiz atera dira Angeluko (Lapurdi) Dassault hegazkingintza enpresako langileak protesta egitera, soldaten igoera eta lan-baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko. Protesten harira, fabrikaren aitzinean suzko barrikada bat egin dute.

Enpresako zuzendaritzak urtero bilkura bat egin behar du derrigor, hainbat baldintza erabakitzeko. 200 bat langilek une hori baliatu nahi izan dute haien aldarriak egiteko. Langileen ordezkarien arabera, 27 euroko soldata igoera lortua izan da soilik azken bi urteetan, eta horrek langile asko pobrezia-tasaren azpitik bizitzera behartzen dituela salatu dute, batez ere guraso bakarreko familien kasuan.

Pasa den astean, enpresako zuzendaritzak akordioei amaiera ematen zien agiri bat aurkeztu zuen, zeinetan ez ziren beharginen kezkak kontuan hartu, salatu dutenez. Bihar arratsaldean bilduko dira langileak zuzendaritzarekin, horren inguruan hitz egiteko.

Ostiral honetan mobilizatzera deitu du GKSk, Covid ziurtagiriaren ezarpena dela-eta
Gasteizen, Donostian eta Bilbon izango dira kontzentrazioak, 'Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin' aldarripean.