AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Angelun, emakume bat erailtzen saiatu da bere bikotekide ohia

39 urteko gizonak autoz harrapatu zituen emakumea eta bere anaia.

Iganden, eraso matxista larri bat izan zen Angelun (Lapurdi), Butteaux-Cailles barrutian: emakume bat hiltzen saiatu zen bere bikotekide ohia. Arratsaldeko 17:00ak aldera gertatu zen: emakumea kotxez harrapatu zuen gizonak, nahita, anaiarekin zebra-bide bat gurutzatzen ari zela. Biak larriki zauritu zituen, eta Baionako (Lapurdi) ospitalera eraman behar izan zituzten. EITBren arabera, "egoera kritikoan" zegoen 44 urteko andrea.

Egun berean atxilotu zuten 39 urteko erasotzailea, eta hilketa saiakeragatik ireki du ikerketa fiskaltzak. EITBk jaso duenez, indarkeria matxistari lotutako aurrekariak ditu.

Ertzaintzak zauritu ondoren, Amaia Zabarteri mediku-azterketa egitea galarazi zuen Donostiako epaile batek
"Ikerketan izandako ageriko akatsak, gezurrak, barne-auziek manipulatutako frogak" eta abar salatu ditu Zabarteren senide batek, Bingen Zupiriarekin bildu ostean.