AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Animazioko langileek greba eginen dute gaur ere Ipar Euskal Herrian

Azaroaren 18an ere mobilizatu ziren Baionan animazio sektoreko langileak. Atzo eta gaur, Frantziako Estatu mailan grebarako egindako deialdia segituta, lanpostuak utzi dituzte Ipar Euskal Herriko langileek, lan-baldintzak hobetzea lortzeko asmoz.

Duela hilabete baino gutxiago, azaroaren 18an, Baionako (Lapurdi) suprefektura aurrera protesta egitera atera ziren Ipar Euskal Herriko animazio sektoreko hainbat eta hainbat langile, soldatak igotzea eta, orokorrean, lan-baldintzak hobetzea exijitzeko. Orain berriz zabaldu dute grebarako deialdi bat aisialdi zentroetako eta animazio sektore publikoko nahiz pribatuko beharginek: atzo egin zituzten lanuzteak, eta hala egingo dute gaur ere.

Izan ere, azaldu dutenez, lanaldi partzialak dituzte animatzaile gehienek, eta Frantziako Estatuan ezarritako gutxieneko soldataren azpitik daude haien soldatak, 800 eta 900 euro artean. Hori dela eta, pairatzen duten prekaritatea salatzen dute, baita lanean jasan behar duten langile eskasia eta haurrak ondo zaintzeko duten ezina ere.

Espazio berri bat lortu dute Zarauzko Putzuzulo gaztetxeko kideek, Putzuzuloren eraisketaren atarian
Alkatetzak lagapen-agiri bat sinatzea lortu dute, eta lan politikoa eta kulturala egiten jarraitzeko espazio bat izatea ziurtatu dute horren bidez. Asanbladako kideek azpimarratu dute "gaztetxean antolatutako indarrek eta bertan egingo den lanak baino ezingo dutela orain paperean dagoen hori bermatu".