AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Anoeta estadioko obretan aritu diren 18 enpresa salatu ditu ELAk, "gehiegikeriak, iruzurrak eta faltsifikazioak" direla-eta

Donostiako futbol zelaiko lanetan aritu diren 18 enpresak ehunka beharginen dokumentazioa faltsutu zutela salatu du ELA sindikatuak. Bestalde, ordaindu gabeko soldatetan zein Gizarte Segurantzari ordaindu gabeko kotizazioetan 4,5 milioi euroko zorra pilatu dute enpresek.

2017. urteko maiatzean hasi ziren Donostiako (Gipuzkoa) Anoeta futbol estadioa eraberritzeko lanak. Atzo, osteguna, ELA sindikatuak jakinarazi zuen obretan aritu diren 18 enpresa salatu dituela, lanetan izan diren "gehiegikeriak, iruzurrak eta faltsifikazioak" direla-eta.

ELAko kideen arabera, enpresa horiek 200 langile baino gehiagoren dokumentazioak faltsutu dituzte, eta 4,5 milioi euroko zorra pilatu dute beharginen ordaindu gabeko soldatetan zein Gizarte Segurantzari ordaindu gabeko kotizazioetan. Bestalde, enpresei 250.000 euro baino gehiagoko isunak ezarri zaizkiela ere adierazi dute.

"Neurri zuzentzaileak hartu ezean", datorren udako lanetan "iruzurra errepikatu daitekeela" esan du ELAk, "obraren tamaina" eta "horretarako beharko den pertsonala" kontuan hartuta.

"Obra merkeak"

Hala, Donostiako Udala eta Reala ere seinalatu ditu sindikatuak. Ibon San Jose ELAko kideak Argiari azaldu dionez, "obraren adjudikazioan dago oinarrizko arazoa", lizitazio-prezioek ez dutelako Langileen Estatutua betetzea ahalbidetzen. "Badirudi kudeatzaile publikoen helburu bakarra dela Realak ahalik eta gutxien ordaintzea", dio.

Obren esleipenerako lehiaketa publikoan, irteera prezioak "merkeak" ziren, San Joseren arabera. Hala, soilik bi enpresa aurkeztu ziren lehiaketara; ABEE edo Anoeta Zelaia Aldi Baterako Enpresa Elkartea (Moyua eta Altuna y Uria enpresek osatua), eta "protesta" gisa, Obegisa-Inviza ABEE, prezioa gainditzen zuen aurrekontu batekin. ABEEk irabazi zuen.

Irungo Recondo lantegia ixteko asmoa du Brioche Pasquier enpresako zuzendaritzak
Egun 160 behargin dira Irungo Recondo lantegian. Multinazionaleko zuzendaritzak hartu du ixteko erabakia, eta horren aurrean, langileek asanblada egin zuten maiatzaren 20an. Hala, itxiera "publikoki salatzea" erabaki zuten, baita zuzendaritzari "ondorioez hitz egiteko eta proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko" bilera eskatzea ere.