AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Antiguoko Gazte Asanblada sortu dute Donostian

"Langileriaren bizi-baldintzen okerragotze orokorraren" aurrean, "sistema kapitalistarekiko kontrakotasunean antolatzea ezinbestekoa dela" eta "Antiguoko Gazte Asanbladak horretan ekarpena egingo duela" azaldu dute gazteek. 'Badator' kanpainaren bidez aurkeztu dute asanblada.

Antiguo auzoan (Donostia, Gipuzkoa) gazte asanblada sortu berri dute hainbat gaztek. Aurkezpen komunikatua argitaratu dute dagoeneko; COVID-19ari lotutako testuinguruan, "langileriaren bizi-baldintzen okerragotze orokor" baten aurrean gaudela azpimarratu dute, eta Antiguo ez dagoela salbuetsita horrek guztiak gazteengan duen eraginetik.

Esaterako, gazteen aisialdirako espazioak kriminalizatu dituztela eta pandemian zehar errepresio polizialari lotutako kasuek gora egin dutela salatu dute. Bestalde, auzoko gazteak "lan-baldintza negargarrietan lan egitera behartuta" daudela nabarmendu dute. Horiek dira, besteak beste, argitaratutako bideoan aipatu dituzten problematiketako batzuk.

Auzi horiei guztiei aterabidea emateko "tresna eraginkorren beharra" nabarmena dela seinalatu dute Antiguoko Gazte Asanbladako kideek, eta eta helburu horrekin erabaki dute espazio politiko berria sortzea. "Sistema kapitalistarekiko kontrakotasunean antolatzea ezinbestekoa dela" adierazi dute, eta "horretan ekarpena egingo duela", hain justu, gazte asanbladak.

'Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu' dinamika aurkeztu dute Deba Bailarako eta Goierriko Kontseilu Sozialistek
Langile klasearen bizitzaren garestitze progresibo eta orokorraren beste adierazpen bat da bidesari berria, bi Kontseilu Sozialistetako kideek azpimarratu dutenez. Besteak beste, erantzule zuzenak "oligarkia internazionala, burgesia —espainiarra zein bertakoa— eta alderdi politiko guzti-guztiak" direla salatu dute, eta datozen hilabeteetarako prestatu dituzten protesta- eta kontzientziazio-ekimenetan parte hartzera deitu dute.