AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Antolakuntzari salbuespenik ez!' dinamika jarri du martxan Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistak

"Salbuespen egoera honetan", Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistako kideek funtsezkotzat jo dute "gaiari exijitzen duen seriotasunarekin eustea eta egoerari berari kritikotasunez erantzuteko baliabideak jartzea". Hala, 'Antolakuntzari salbuespenik ez!' dinamika abiatu zuten aurreko astean, Gazte Koordinadora Sozialistak martxan jarritako salaketa kanpaina politikoarekin bat eginez.

Azpeitiko (Gipuzkoa) Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistak iragan astean jarri zuen abian Antolakuntzari salbuespenik ez! dinamika. Bizi dugun "salbuespen egoeraren" harira ekin diote lanketari, Gazte Koordinadora Sozialistak Burgesiaren ofentsiba gelditu! izenpean martxan jarritako salaketa kanpaina politikoaren baitan.

Ahotsak

Krisiaren Seme-Alabek egingo duten lanetako bat krisialdi egoera jasaten ari direnen testigantzak biltzea izango da. "Neurri ekonomikoen ondoriozko kasuak edota arlo sozial zein politikoan gertatzen diren koertzio kasuak" kontatzeko beharrari erantzun nahi diote modu horretan; izan ere, "EREek, ERTEek, kaleratzeek edota konfinamenduak hainbat familiaren egoerak larriagotuko ditu" sare sozialistaren ustez.

"Indarkeria kasuak, kutsatzeko arriskuan bizi direnen kasuak… Kasu horiekin guztiekin herriaren argazki orokor bat egin nahi dugu, langileriak bizi dituen kasu desberdinak publikoki salatzeko", azaldu dute.

Elkarrizketak

Horretaz gain, dinamikaren barruan, "egunotako hedapen mediatikoari kontrajartzeko", "hainbat jakintza arlotako adituekin" elkarrizketak egiteko asmoa dute Krisiaren Seme-Alabek, "kritikotasunez erantzuteko egungo testuinguruari". Hala, astean bitan, ikus-entzunezko saio bat argitaratuko dute sare sozialetan. Orain arte egindakoak ikusgai daude jada, sare sozialistaren Youtube kanalean.

Dinamikaren aurkeztean esan zutenez, finean, "langileen auto-antolakuntza eta klase elkartasuna hauspotzeko" ekarpena egiten ahaleginduko dira egunotan. "Kontrajarritako interesak dauden joko-zelaian" gaudela azpimarratu dute, eta beraz, beharrezkoa dela "independentzia politikoaz jardutea".


Ertzaintzaren bortizkeria eta atxiloketa arbitrarioak salatu dituzte Bilboko hainbat auzotan
"Polizia gehiegikeriak" eta "abusuak" salatu dituzte Bilboko San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetan, tartean, udaltzainen eta ertzainen identifikazio eta atxiloketa arbitrarioak, nahiz tratu txarrak. Atzo sare sozialetan hedatu zen kasuetako bat, bideoan jasoa: gazte bat eta emakume bat kolpatu eta atxilo eraman zituen Ertzaintzak San Frantziskon. Lehendik ere auzo horietan "bazterkeria eta pobrezia" bizi bazituzten ere, azken asteotan egoera larriagotu dela azaldu dute.