AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

APD Security Iberia desokupazio-enpresak naziekin eta Israelekin duen lotura, argitara

Talde parapolizialeko kide batek militar sionistekin izandako harremanaren berri eman du 'Sistema 161' atariak.

Desokupazio-enpresei buruzko ikerketa ugari egin ditu dagoeneko Sistema 161 atariak, eta telebista-kateetan sona handia lortu duen talde bat izan du hizpide berriki: Antonio Plana buru duen APD Security Iberia enpresa. Nagusiki etxegabetzeak gauzatzen jarduten du konpainia horrek, eta beste hamaika desokupazio-enpresatakoek bezala, talde naziekin lotura zuzena dute bere enplegatuek. Horrez gain, baina, Sistema 161-k jakinarazi du Israelgo Estatuko militarrekin ere baduela harremana APD Security Iberiak.

Enpresaren parte dira, esaterako, Diego Ajado eta Isidro de Campo Bonora izeneko matoiak. Sistema 161-k azaldu duenez, biek dute lotura Valentziako zaleen Yomus talde faxistarekin, baita EspaƱa 2.000 alderdi faxistarekin ere (Greziako Amanecer Dorado alderdiaren luzapen saiakera). De Campo Bonoraren kasuan, duela gutxi jipoitu du gazte bat "Working Class" zioen jertse bat eramateagatik.

Bestalde, Alin Tod Atodiresei ere bada APD Security Iberiako enplegatua. LinkedIn plataforman bertan dioenez, hamabost urtez izan du "harreman profesionala" International Security Academy-Israel enpresarekin. Militar sionista ohiek sorturiko segurtasun-enpresa bat da ISA-Israel, eta Sistema 161-ren esanetan, entrenamendu-saioak eskaini izan ditu Gazako Zerrendan eta Valentzian bertan.

Dirua eskainiz militar gehiago lortzeko planari ekin dio Alemaniak
80.000 soldadu gehiago nahi ditu gobernuak, eta ez du baztertzen derrigorrezko soldadutza ezartzea, nahikoa boluntario lortzen ez badu.