AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Apirilaren 18an berriz saiatuko dira Berangoko Otxantegi Herri Lurrak husten

Ertzaintza eta batzorde judiziala iazko azaroan bertaratu ziren, Berangon birjabetutako lurrak husteko asmoz; dena den, desalojoa etetea lortu zuten bertan zeuden pertsonek. Hurrengo astean izango da bigarren huste saiakera.

Huste arriskuan jarraitzen dute Berangoko (Bizkaia) Otxantegi Herri Lurrek. Izan ere, desalojorako beste egun bat ezarrita dago jada: apirilaren 18a. 2023ko azarorako zegoen finkatuta birjabetutako landa-eremuaren hustea, baina hura geratzea lortu zuten erresistentzia egiteko asmoz bertaratu ziren lagunek.

Ertzaintza eta batzorde judiziala joan ziren Otxantegira egun horretan, baina hainbat pertsona topatu zituzten bertan. Hori zela-eta, desalojoa gauzatzeko baliabiderik ez zutela ebatzi zuten Poliziak eta batzorde judizialeko kideek, eta alde egin zuten. Hurrengo astekoa, beraz, lurrak husteko bigarren saiakera izango da.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) barruan, 2.300 etxebizitza baino gehiago eraiki nahi dituzte Berangon, eta horri lotuta dago Otxantegiren desalojoa. Bertako kideek salatu dutenez, euren jardunari ekin ziotenetik, 1.000 eurotik gorako isunak jasan dituzte jada; azkena, iazko ekainean hirigintza-espekulazioaren kontra egindako manifestazio batengatik.

Argindarraren BEZa eta gasolinaren prezioak igota, berriz egin du gora inflazioak Espainiako Estatuan
Martxoan %3,2 igo da inflazioa, erregaien garestitzeak eta argindarraren BEZa %21era itzuli izanak eraginda. Elikagaien prezioak igotzen jarraitzen dute, eta %4,3ko gorakada izan da martxoan.