AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Apirilaren 18an izango da Zestoako Gaztetxearen aurkako epaiketa

Zestoako Gazte Asanbladak duela hilabete birjabetu zuen eraikin bat herriko zentroan, Gaztetxe berria han kokatzeko eta tokialdaketa bermatzeko. Elizaren jabetzakoa da espazioa, eta birjabetzearen kontrako salaketa bat aurkeztu zuen Gipuzkoako gotzaitegiak. Laster izango da prozedura horren emaitza: epaiketa bat.

Bada hilabete Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxe berriko ateak ireki zituztenetik. Zestoako Gazte Asanbladak bi urtetik gora daramatza Gaztetxea birkokatzeko borrokan, eta udalarekin nahiz Elizarekin irekitako elkarrizketa-mahaian, Gaztetxea herriko zentroko Elizondo eraikinera lekualdatzeko konpromisoa hartu zen duela urte eta erdi inguru. Hala ere, hitzemandakoa ez da bete oraino, eta hautu bat egin zuten orduan Gazte Asanbladako kideek: Elizondo eraikinera sartu eta birjabetu egin zuten, Gaztetxea hara aldatzen zela ziurtatzeko eta "Gaztetxearen arazoari behin betiko soluzioa emateko negoziaketak ahalik eta azkarren aurrera eramango" zirela bermatzeko.

Ertzaintzaren jazarpena salatu zuten handik gutxira. Esaterako, otsailaren 22an, Gaztetxera bertaratu ziren ertzainak: sei gazte identifikatu eta mehatxatu zituzten. Gazteetako bati ulertzera eman zioten, gainera, bere kontrako prozedura judizial bat jarriko zela martxan.

Salaketa eta bidea epaitegietan

Zentroko eraikina hartu bezain pronto saiatu zen Gazte Asanblada udalarekin nahiz Elizarekin hitz egiten, baina ez zuen inolako erantzunik jaso Elizaren aldetik. Otsaila bukatu aurretik izan zuten azkenean bere berri, oztopo modura: Gaztetxe berriaren kontrako salaketa bat aurkeztu zuen Gipuzkoako gotzaitegiak, eta, horrek, huste arriskuan jartzen zuen espazioa.

Asanbladako kideek atzo jakinarazi zuten zein den egoera une honetan: aurrera doa salaketari lotutako prozedura, eta laster izango da epaiketa, datorren apirilaren 18an. Berriz eskatu diote Elizari "negoziatzera eser" dadila eta "salaketa ken" dezala.

"Enpresariek zuzenean eta zeharka kontrolatzen dute hezkuntza"
Batxilergoko ikaslea da Laia Alduntzin, unibertsitatean gradu bat ikasten ari da Andere Roman eta lanbide heziketan ari da Aritz IbaƱez; hirurak dira Ikasle Abertzaleak antolakundearen parte. Haiekin hitz egin dugu gaur egungo hezkuntza sistemaz, enpresen esku-hartzeaz, lan politikoari jarritako trabez eta IAk ostegun honetarako deitu duen ikasle grebaz, besteak beste.