AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Apirilean 30 urte beteko dituzte espetxean Jakes Esnalek, Frederic Haranburuk eta Ion Parotek

1997. urtean bizi bitarteko kartzela zigorra ezarri zieten hiru preso politikoei, Frantziako Estatuan. Apirilaren 4an beteko dituzte 30 urte giltzapean; 1973. urteko zigor kodearen arabera, preso orok gehienez 30 urte egin ditzake espetxean. Orain arte, behin eta berriro ukatu zaie baldintzapeko askatasuna hirurei.

Apirilaren 4an, larunbata, 30 urte beteko dira Jakes Esnal, Frederic Haranburu Xistor eta Ion Kepa Parot preso politikoak atxilotu eta giltzapetu zituztenetik. 1997. urtean, bizi bitarteko espetxe zigorra ezarri zieten hirurei Frantziako Estatuan, ETA erakundeak egindako hainbat atentaturekin lotuta.

1973. urteko zigor kodeko 70. artikuluaren arabera, gehienez 30 urte egin ditzakete presoek kartzelan. Dena den, auzitegiek behin eta berriro ukatu diete baldintzapeko askatasuna. Saint Martin de Re espetxean dute preso Esnal, Mureten Parot, eta Lannemezanen Haranburu.

40 preso ohik gutun bana helarazi diote Frantziako Estatuak Bilbon (Bizkaia) duen kontsulatuari, agintariei eskatzeko hiru preso politikoak askatu ditzaten. Sinatzaile guztiei ezarri zizkieten 30 urtetik gorako kartzela zigorrak, eta haien testigantzak jaso dituzte gutunetan, hirurek bizi duten egoerari azpimarra jartzeko.

Ez da kasu bakarra, baina. Esaterako, aurten 29 eta 30 urte bete dira Josu Arkauz eta Unai Parot preso sartu zituztenetik. Egun, Murtziako presondegian eta Cadizko Puerto de Santamarian dituzte atxilo, hurrenez hurren.

Hazparneko Lauak enpresak "haien kabuz" lanean jarraitzera behartu ditu langileak
Ipar Euskal Herriko enpresa handi askok ekoizpenarekin segitzeko hautua egin dute, lantegiak zarratzeari uko eginez eta langileak bidegurutze horretara behartuz. Enpresa horien artean dago Hazparneko Lauak, hegazkingintzan aditua. Lanean jarraitzeari ezetz esan dioten beharginen kasuan, oporraldi ordainduak hartzera edota langabezia ordainsaria onartzera derrigortu dituzte. Angeluko Dassault lantokian gaur erabakiko dute itxita mantendu edo ez.