AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Apustu etxeen aurkako borroka piztu nahi dute Arrasaten ere

Apustu etxeek eta joko-aretoek "gazteengan eta langile auzoetan" duten eragina "bortitzak" kezkatuta, "antolatzeko beharra" ikusi dute hainbat lagunek Arrasaten. Hala, "apustu etxeen aurkako herri plataforma" sortu nahi dute, eta datorren larunbaterako deitu dute lehenengo bilera irekia.

Gora doaz joko-aretoen eta apustu etxeen aurkako borrokak gurean. Arrasaten (Gipuzkoa) ere, lur hartu du auziaren inguruko lanketak. Hainbat kidek GEDAR LANGILE KAZETAri jakinarazi diotenez, auziaren inguruko "hausnarketa kolektiboan" murgildu berri dira, areto eta joko horiek "gazteengan eta langile auzoetan" duten eragin "bortitzak" kezkatuta: "Uneoro jopuntuan daude bi kolektibo horiek".

Hala, hausnarketei heltzeaz gain, "antolatzeko beharra sumatu" dutela diote, eta hala, aurrerantzean "apustu etxeen aurkako herri plataforma eratzea" dute xede. Datorren larunbaterako, hilak 30, hitzordua jarri dute Arrasateko Gaztetxean. 10:00etan hasita, aurreneko bilera irekia egingo dute, auziaren inguruan aritzeko eta aurrera begirako pausoak pentsatzen hasteko. "Kapitalismo ilunena geldiarazteko, herritarrok bidea argitu dezagun", gehitu dute.

Argi izpiak hainbat bazterretan

Arrasaten ez ezik, Euskal Herriko beste txoko batzuetan ere piztu dituzte apustu etxeen edota joko-aretoen aurkako borrokak. Besteak beste, joan den astean, "apustu etxeen auziari modu bateratuan aurre egiteko" bildu ziren Iruñerriko (Nafarroa) zenbait eragile; eta hilabete hasieran, Osasunako zaletuen Indar Gorri taldeak apustu etxeen aurkako dinamika baten berri eman zuen. Gure koloreetan apustu etxerik ez, antolakuntzaren alde apustu egin izenpean jarri dute martxan borroka hori.

Ikasle Abertzaleek oharra argitaratu dute gaurko 'Gora Ikasleon Borroka!' grebaren harira
Ikasle Abertzaleek ez dute parte hartu 'Gora Ikasleon Borroka!' dinamikak gaurko, azaroak 28, antolatutako mobilizazioetan. Greba, izatez, "langile mugimenduaren tresna historikoa" dela eta "ikasle langileen baldintzen hobekuntza" erdietsi beharko lukeela azaldu dute IAko kideek; 'Gora Ikasleon Borroka!'ren deialdiak, baina, kontrara, "antolakunde eta agenda instituzional zehatzak indartzeko funtzioa" baino ez duela salatu dute. Gaurko deialdiaren oinarrian "proposamen politiko abstraktuak eta edukiz hutsalak" egotea ere gaitzetsi du IAk, eta eredu horrek, ikasle mugimenduak azken urteetako "esperientzietatik ikasitakoa" baztertzen duela diote.