AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Apustu etxeen aurkako dinamika jarri du martxan Lubaki Langile Elkartasun Sareak

Atzo atera zuen argitara Lubaki Langile Elkartasun Sareak aurrerantzean landuko duen heldulekuetako bat: apustu etxeen aurkako borroka. Bergaran zein Antzuolan emango diote bide dinamikari. Azken egunotan, apustu etxeen auziaren atzean dauden hainbat datu "gordin" jakinarazi ditu Lubakik, eta aurki emango du esku artean dituen hainbat ekimenen berri. Iazko irailean aurkeztu zuten sarea, lanerako hiru ardatz nagusi nabarmenduz: lan arloa, genero problematika eta etxebizitza problematika.

Pobretzen gaituelako, dependentzia sortzen duelako, alienatu egiten gaituelako eta kapitala elikatzen duelako lemapean, apustu etxeen aurkako dinamika abiatu du Lubaki Langile Elkartasun Sareak. Euskal Herriko hamaika txokotan gorpuztu diren "borroketatik ikastea" dagokiela diote Lubakiko kideek, eta auziari aurre egin nahi diote martxan Bergara (Gipuzkoa) eta Antzuola (Gipuzkoa) mailan.

Hala, "gero eta era bortitzagoan langileon bizi baldintzetan eta bizi ereduan eragiten duen problematika" dela azpimarratu dute, baita "auzi horren aurka antolatzea ezinbestekotzat" jo dutela ere. "Ezinbestekoa da guztion indarrak batzea", adierazi du sareak.

Ekimenak abian


Ibilbide luzea aurretik
Iazko irailaren 11n aurkeztu zuten Lubaki Langile Elkartasun Sarea, Bergaran. Egungo krisi testuinguruak sortutako "desorekaren eta segurtasun ezaren aurrean, elkar babesteko" tresna modura plazaratu zuten Lubaki, eta hiru ardatz nagusi eraman zituzten erdigunera sareko kideek: lan arloa, genero problematika eta etxebizitza problematika. Dena den, "gai konkretuak lantzeko dinamikak" iragarri zituzten, eta dagoeneko martxan da aurrenekoa: apustu etxeen aurkako borroka.
Azken egunotan, apustu etxeen auziaren atzean dauden hainbat datu "gordin" jakinarazi ditu Lubakik. Esaterako:
  • 2.100 apustu makinatik gora daude Euskal Autonomi Erkidegoan.
  • 2018. urtean, gutxienez 860.000 ziren jokoarekin mendekotasuna zuten pertsonak.
  • 2013. urtetik 2018. urtera bitartean, %463 igo da internet bidezko apustuen kopurua.
Gazte Sozialisten Topagunearen aurkezpen nazionala egingo dute otsailaren 9an, Legazpin
Arratsalde osoko egitaraua prestatu dute Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek otsailaren 9rako. 'Topagunea: antolakuntza eredu berria eta aurtengo ekimenaren hurbilpen bat' hitzaldia izango da lehenengo, eta gero, kontzertua eskainiko du Benito Lertxundik. Legazpin eta Urretxun egongo dira salgai sarrerak, baita interneten ere. Bestalde, Topagunerako bonoak ere eskuragarri jarriko dituzte aurki.