AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Apustu etxeen aurkako mobilizazioei ekin die Lubaki Langile Elkartasun Sareak

"Moskeo kanpaina" egin ostean, apustu etxeen aurkako protestak antolatzen hasiak dira Lubaki Langile Elkartasun Sareko kideak. Urtarrilean eman zuten dinamikaren berri.

Lubaki Langile Elkartasun Sareak urtarrilan 13an eman zuen apustu etxeen aurkako dinamikaren berri. Ordutik, hainbat ekimen egin dituzte auzia sozializatzeko eta auziaren inguruko kontzientziatzea pizteko. Lubakiko kideen esanetan, "apustu etxeen aurkako borrokaren abiarazteak erantzun ona izan du Bergaran (Gipuzkoa) zein Antzuolan (Gipuzkoa)".

Urtarrilaren 23an, Lubakiko kideek hitzaldia eman zuten Bergarako Kartzela Zaharraean, Jokoa eta apustu etxeen problematika izenpean. Bestalde, mobilizazioei ere ekin diete orain. Iragan ostiralean, hilak 14, apustu etxeen aurkako elkarretaratzea egin zuten Bergaran dozenaka lagunek, eta Langile Elkartasun Sareko kideen arabera, gaia herrian kaleratzeko "aurreneko kontaktua" izan da, erantzun ona izan duena, gainera; Lubakik aurreikusi baino jende gehiago bildu zen elkarretaratzean.

Dinamika "hasi baino ez dela egin" iragarri dute Lubakiko kideek, eta datozen deialdiei adi egotera zein haietan parte hartzera dei egin dute.

Milaka pertsona atera dira kalera Zaldibarko kasua argitzea eskatzeko eta eraildako langileen senideei elkartasuna adierazteko
Luizia gertatu zen eremura mugitu zen atzo milaka lagunek osatutako manifestazioa, Urkulluren gobernuari eta patronalari kasua "argitzea" eskatzeko eta lurperatuta jarraitzen duten bi langile erailen senideei elkartasuna adierazteko.