AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arabako egoitzetako langileek greba egin dute beste behin, "lurralde-hitzarmenaren alde"

Egoitza eta Etxebizitza Komunitario Pribatuen aurreneko hitzarmen probintziala negoziatzera behartu nahi dute sektoreko patronala. Ratio "eskasak", 1.792 orduko lanaldiak eta 1.000 eurotik beherako soldatak salatu dituzte langileek, besteak beste. Irailetik aurrera borrokan jarraitzeko asmoa berretsi dute.

Grebara jo dute berriro Arabako adinekoen egoitzetako langileek, lurralde mailako hitzarmen kolektiboa helburu. Bi urte eta erdi baino gehiago dira egoitzetako langileek mobilizazioei ekin zietela, baina oraindik ez dute lortu patronala negoziazio-mahaian eseraraztea. Beharginek gogora ekarri dutenez, "Bizkaiko eta Gipuzkoako lankideek dutenaren antzeko hitzarmen probintzial bat" eskuratu nahi dute.

Sektoreko soldatapekoen baldintza makurren artean, ratio "eskasak", 1.792 orduko lanaldiak nahiz 1.000 eurotik beherako soldatak aipatu dituzte, besteak beste. Gainera, enpresek eta Arabako Foru Aldundiak "bete gabeko promesak" egin omen dituzte beharginek baldintzak salatu dituzten aldi bakoitzean. Halaber, gauzak aldatu ezean, irailetik aurrera borrokan jarraituko dutela iragarri dute; "lan-baldintzak hobetu arte".

Lizarrako Udalari eta Nafarroako Gobernuari duela hiru urte adostutako akordioa betetzea eskatu die Sugarra gaztetxeak
Duela hiru urte udalarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta promotore batekin hala adostu arren, Sugarra gaztetxeari oraindik ez diote bermatu Gizarte Zerbitzuen Lizarrako bulego zaharren eta 'Capilla' delako espazioaren erabilera. Gazte asanbladak mobilizaziora deitu du uztailaren 9rako.