AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arabako Mendiak Askeko kide bat epaituko dute hilaren 29an

Mendi-martxa bati lotuta ezarri zioten Mozal Legea, baina prozesua "polizia-muntaia" batean oinarrituta dagoela salatu du Arabako Mendiak Aske mugimenduak. Prentsaurreko bat egingo du epaiketa egunean, Gasteizko epaitegi aurrean.

Gasteizen (Araba) agerraldi bat egin du gaur Arabako Mendiak Aske mugimenduak, kide batek jasandako jazarpenaren berri emateko. 2021eko uztailean, Iturrietan mendi-martxa bat egitera zihoazenean, mugimenduko hainbat kideren kontra jo eta pertsona bat identifikatu zuen Ertzaintzak. Handik hainbat hilabetera, 2022ko otsailean, jakinarazpen bat jaso zuen identifikatutako lagunak: Mozal Legearen 35.6 artikulua urratu izana leporatuta, zigor-espediente bat ireki zioten.

Ertzainek gezur bati heldu zioten espedientea zabaltzeko. Adierazi zuten seinalatutako pertsonari identifikatzeko eskatu ziotela, baina alde egin zuela berak. Bertsio hori "polizia-muntaia" bat dela salatu du Arabako Mendiak Askek, eta horregatik jarri dituzte hainbat administrazio-helegite. Dena den, epaitu egingo dute 2021ean identifikatutako kidea: datorren urriaren 29an izango da epaiketa, Gasteizen.

"Elkartasuna eta beharrezko babesa eskatzen ditugu bidegabekeria eta zapalketa hori salatzeko, lurraldearen defentsarako borroka ahultzea bilatzen baitu, delituzko oinarririk gabeko isunak pertsonalizatuz", gaitzetsi du mugimenduak: "Polizia-muntaia horiek salatzen ditugu, eta bizitzara lotzen gaituzten naturaguneak eta landa-eremuak defendatzeko borrokan jarraitzearen alde egiten dugu".

Urriaren 29an bertan, epaiketa egunean, agerraldi bat egingo du Arabako Mendiak Askek. Auzitegi aurrean izango da, 09:30ean. Bertaratzeko eta parte hartzeko deia zabaldu du.

Maizterren %45 pobrezia arriskuan daude Espainiako Estatuan
Europako ratiorik altuena du Espainiako Estatuak. Etxebizitzaren prezioak gazteak eta migranteak kolpatzen ditu bereziki, eta alokairuan bizi direnen %75ek etxebizitza erosteko gaitasunik izango ez dutela ohartarazi du Espainiako Bankuak.