AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean diren neurri murriztaileak otsailaren 13ra arte luzatzea erabaki du Jaurlaritzak

Covid ziurtagiriak derrigorrezkoa izaten jarraituko du espazio itxi gehienetara sarbidea izateko, eta gaueko aisialdi arautua 01:00ak arte luzatuko da gehienez. Aurrerantzean hoteletan, turismo guneetan zein joko aretoetan ere Covid pasaportea eskatuko dute.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaur-gaurkoz ezarrita dauden neurri murriztaileekin otsailaren 13ra arte jarraitzea ebatzi du Labi aholku batzordeak. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo eman zuen erabakiaren berri. Covid ziurtagiriaren derrigortasuna hoteletara, joko aretoetara eta turismo esparrura hedatuko dutela ere iragarri zuen.

Aurreko aldietan bezala, Eusko Jaurlaritzak epaitegiei baimena eskatu die salbuespen neurriei eusteko. Epaileen azken hitza datorren asteartean iritsiko den arren, gobernuak erabakitako neurriak ezarri egingo dira bien bitartean. Ondorioz, abenduaren 4tik indarrean den Covid ziurtagiria eskatzen jarraituko dute eremu itxi gehienetara sartzeko. Horrez gain, aisialdi, merkataritza zein kultur jardueretan 01:00etan ateak itxiko dituzte, gutxienez, datozen bi asteetan.

Nafarroan bezala

Nafarroako Gobernuak ere pareko erabakia hartu du berriki. Hala, Hego Euskal Herrian neurri murriztaile homogeneoak dira indarrean. Nafarroako kasuan, otsailaren 14ra arteko epemuga izanen dute, gutxienez.

Milaka gazte langilek kaleak hartu dituzte Bilbon eta Iruñean, burgesiaren diktaduraren aurka
Gazte Koordinadora Sozialistak 7.000 pertsonatik gora batu ditu ofentsiba ekonomiko eta politikoari aurre egiteko borrokan.