AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Araban kolaboratzen zuen militante saharar bat erail du Marokoko Armadak

Arabako SEAD-en Lagunen Elkarteak eman du Mohamed Aliren heriotzaren berri: anbulantzia batean zihoala eraso zion Marokoko indar militarren drone batek.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) Lagunen Arabako Elkarteak aste honetan salatu du berekin kolaboratzen zuen militante saharar baten erailketa. Besteak beste, Tindufeko errefuxiatu-kanpalekuari lotuta egiten zuen lan Mohamed Ali izeneko kideak, eta berriki hil du Marokoko Armadak: anbulantzia batean zihoan Ali Mendebaldeko Saharan, marokoar militarrek drone batekin eraso egin eta bertan erail zuten arte.

Arabako SEAD-en Lagunen Elkartearen arabera, ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanez arduratzen zen Ali Gazuaniko tailer batean, eta "ezinbestekoa" da baliabide hori errefuxiatu-kanpalekuetako laguntza humanitarioa bermatzeko.

Espainiako Estatua ere seinalatu du kolektiboak, konplize modura: "Beste behin ere egiaztatu ahal izan dugu Marokok bereizketa militar eta zibilik gabe bonbardatzen duela, eta Mendebaldeko Saharako aire-espazioa erabiliz egiten duela hori, zeina Espainiako Estatuaren erantzukizuna baita, lurraldea administratzen duen potentzia den aldetik".

Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen, 140.000 irudirekin
46 urte ditu gizonezkoak, eta "bortizkeria muturreko" milaka eduki topatu dituzte bere ordenagailuan.