AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aramaioko azken lan-heriotza dela-eta, protestara deitu du Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak

Asteazkenean izan zuen lan-istripua Aramaion behargin batek, etxe bateko fatxadan lanean ari zela; atzo zendu zen. Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak deituta, elkarretaratze bat egingo dute gaur Oñatin, 18:30ean.

Joan den asteazkenean, maiatzaren 11n, arotz oñatiar batek lan-istripua izan zuen Aramaion (Araba). Etxe bateko fatxadan lanean ari zela amildu zen; bigarren pisutik erori zen, eta kolpe gogorra hartu zuen buruan. Gasteizen (Araba) ospitaleratu zuten zauri larriekin, eta atzo arratsaldean hil zen erietxean.

Protestara deitu du Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak, Biolentzia kapitalistari aurre egin lelopean. Gaur, maiatzaren 13an, kontzentrazio bat egingo dute Oñatiko (Gipuzkoa) plazan, 18:30ean hasita.

Elkartasun Kutxa bat jarri du martxan Ipar Euskal Herriko GKSk
GKSko kide bat epaituko dute maiatzaren 31n, margoketa batzuk direla-eta. Epaiketaren gastuei aurre egiteko sortu dute Elkartasun Kutxa.