AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aranbizkarrako jaiei begira, Etxeratze Kolektiboak antolatu ditu Gasteizko Itaiak

"Erasoak saihesteko eta emakume langileok etxera seguru itzultzeko tresna bat" dira Etxeratze Kolektiboak. Ostiralerako zein larunbaterako jarri dituzte hainbat hitzordu.

Asteburu honetan ospatuko dituzte festak Gasteizko (Araba) Aranbizkarra auzoan, eta hori dela-eta, Etxeratze Kolektiboak antolatu dituzte Gasteizko Itaiako kideek. Azaldu dutenez, "ordu zehatzetan etxera taldean itzultzeko aukera eskaintzen" dute Etxeratze Kolektiboek, eta "erasoak saihesteko eta emakume langileok etxera seguru itzultzeko tresna bat" dira. "Tresna horren helburuak indarkeria matxista desagerrarazteko aurrerapausoak ematea eta emakume langileok independentziaz antolatzeko gaitasuna handitzea dira", gaineratu dute.

Ostiralean, uztailaren 1ean, nahiz larunbatean, uztailaren 2an, izango dira Etxeratze Kolektiboak. Txosnaguneko sarreran elkartuko dira handik etxera elkarrekin itzultzeko; ostiralean, 01:00etan eta 03:00etan irtengo dira, eta larunbatean, 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan.

Iruñerriko Itaiak ere martxan ditu Etxeratze Kolektiboak; apiriletik hona, esaterako, Txantreako zein Errotxapeako jaietan jarri zituen etxera taldean itzultzeko zenbait hitzordu.

Texasen 46 lagunen hilotzak aurkitu dituzte kamioi batean
Hildako pertsonak AEBen eta Mexikoren arteko muga zeharkatu nahian ari ziren, inolako aireztapenik eta urik gabe. Gidariak kamioia utzi omen zuen gero.