AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arantza Zulueta preso politikoa ere urrundu egingo dute, EFEk iragarri duenez

Zaballako kartzelatik Valentziara urrunduko dute Zulueta, EFE agentziaren arabera. 11/13 sumarioaren harira espetxeratu zituzten irailean bera eta Jon Enparantza, fiskaltzarekin egindako akordioaren barruan. Estremerara lekualdatu berri dute Enparantza, eta dirudienez, aurki mugituko dute Zulueta ere.

EFE agentziak iragarri duenez, laster urrunduko dute Arantxa Zulueta preso politikoa ere, Zaballako (Araba) espetxetik Valentziakora. Zuluetaren abokatuaren arabera, oraindik ez da jakinarazpen ofizialik izan.

11/13 sumarioaren barruan, irailaren 16an epaitu zuten Zulueta Espainiako Auzitegi Nazionalean, beste 47 kiderekin batera. Fiskaltzarekin akordioa lortu zuten auzipetuek; horren barruan, hiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten Zuluetari, eta bi urte eta zazpi hilabetekoa Jon Enparantzari. Hala, biak kartzelaratu zituzten irailaren 30ean, Zaballan. Dena den, haien lekualdaketak jarri berri ditu martxan Espainiako Espetxeen Erakundeak.

Enparantza, dagoeneko urrundua

Iragan ostiralean, Enparantza lekualdatu egingo zutela jakin zuten haren ahaideek, modu ez ofizialean. Hala, Burgosen, Valladoliden, Topasen, Palentzian eta Valdemoron atxilo izan ostean, Estremerako (Madril) presondegira eraman dute, eta han dago preso gaur gaurkoz.

Jose Angel Otsoa de Eribe preso gaixoa zendu da, espetxetik irten eta lau hilabetera
Minbizia zuen Otsoa de Eribe preso politikoak. Hala, hirugarren gradua onartu zioten, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak baldintzapean aske utzi zuen uztailaren 5ean. 2000. urtean atxilotu zuten Mexikon, eta 19 urte egin ditu preso.